XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Deabru batek nire alaba bahitu du - esan zien - .

Askatzen baduzue sari ederra jasoko duzue.

Gazteek, tente jarriz, onartu egin zuten.

Erregek bere zaldun-ezpata eta zaldi gorriak eskaini zizkien; eta horrela, gazte biak lirainki urrutiratu ziren.

Bi egunetara bidea ixten zien mendi garai eta malkartsu baten aurrean zeuden.

Amildegi eta haitz borobilez josita zegoen menditzarra.

Gazteek, zaldiak mendi barrenean utzi ondoren, mendia igotzeari ekin zioten.

Halako batean, anaia nagusiena mintzatu zen:

- Zeredozer ikusi al duzu?

- Begira anaia, mendi barrenean urrezko etxe bat dago, eskubian erreka eta aurrerago zubi bat.

- Orduan ohartu ziren beraiengandik gertu zegoen sorginaz, eta orduan honek galdera hau egin zien:

- Nortzu zarete zuek honaino etortzen ausartu zaretenok?

Heriotzaren bila etorri al zarete? - eta mintzo zen bitartean begiak handitu egin zitzaizkion bi katilu bezala, ahoa ireki eta txua bota zuen: gazteak irentsi nahi zituela zirudien.

Gazteek ezpata atera zuten ikararik gabe; orduan sorginak hauxe esan zuen:

- Zuelako ehun, mila soldadu ere etorriko balira, bat ere ez litzateke itzuliko.

Erregek urtero milaka soldadu bidaltzen ditu eta nik arnasa hartzearekin bakarrik larrutu eta zerura botatzen ditut beren hezurrak.

Zapaltzen ari zareten mendikote hau beren hezurrez osaturik dago.

Beren ahoetatik esnea darie oraindik, gaztetxook.

Arnasa hartzearekin bakarrik bilaka zaitezkete nire gosari!